Lanbide Heziketako ikastetxe publikoa gara, eta, Goi Nerbioiko pertsonen prestakuntza integralaren eta iraunkorraren bidez, laneratzearekin hartu dugu konpromisoa.
Orobat, sendo errotuta gaude eskualdean. Hala, hasiera batean, Laudio Haraneko Herri Eskolak izan ginen; geroago, Udal Ikastetxea, La Salleren zuzendaritza pedagogikopean; eta, egun, Eusko Jaurlaritzako ikastetxea gara. Nolanahi ere, beti izan dugu ikasleei eta enpresa-sareari begirako hezkuntza- eta zerbitzu-eskaintza zabala, gizarte eta lan-munduko unean uneko erronka berriei aurre egiten saiatzeko.