Titulu honen gaitasun orokorra da txirbil-harroketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko mekanizazio-prozesuak gauzatzea, makina-erremintak prestatu, programatu eta maneiatuta, lortutako produktua egiaztatuta, eta kalitate, segurtasun eta ingurumenbabeseko zehaztapenak beteta.
Teknikariaren titulua lortu ondoren, lan-munduan sartu ahal izango zara edo ikasten jarraitu.
Lan-mundura: Figura profesional horrek metalak transformatzen dituzten industrietan egiten du lan, makineria eta ekipo mekanikoa, material eta ekipo elektriko elektroniko eta optikoa eta industria-sektoreko garraio-materiala eraikitzeko azpisektoreekin lotuta.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
Goi-mailako beste ikasketa batzuei: Batxilergoan, Zientzietan eta Teknologian sartzea.