Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: behe-tentsiorako erregelamendu elektroteknikoaren esparruan (BTEE) instalazio elektroteknikoen proiektuak garatzea, eta horien muntaia eta mantentze-lanak kudeatu eta ikuskatzea. Konpetentziaren beste helburu bat da telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioen mantentze-lanak gainbegiratzea, ezarritako dokumentazio teknikotik, zehaztapenetatik, arauditik eta prozeduretatik abiatuta, funtzionamendua, kalitatea, segurtasuna eta ingurumenaren zaintza ziurtatuta.
Teknikariaren titulua lortu ondoren, lan-munduan sartu ahal izango zara edo ikasten jarraitu.
Lan-mundura: Lanbide-irudi honek batik bat zeregin hauetan diharduten enpresetan garatzen du bere jarduera: eraikinen ingurunean xede bereziak dituzten instalazio elektrikoen, sistema domotiko eta immotikoen, eraikinetako telekomunikazio-azpiegituren, behe tentsioko sare elektrikoen eta sistema automatizatuen muntaia eta mantentze-lanak kudeatu eta ikuskatzea:
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
Lokal berezietarako behe-tentsioko elektrifikazio-instalazioen proiektugilea.