eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
Enpresarekiko harremana

LH Duala

Ikas-ekinezko erregimeneko prestakuntza duala

Programa honen helburua da gazteei beren prestakuntza ahalbidetzea, ikastetxean eta enpresan garatzen den ikaskuntza-prozesu baten bidez, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratu baten bidez edo beka baten bidez.

Sartzeko baldintzak

  • Prestakuntza dualean sartzeko baldintza bakarra lehen mailako modulu guztiak gaindituta izatea da.
  • Inskribatutako ikasle guztiek baremazio-prozesu bat igaroko dute irakasle-taldearen aldetik, eta prozesu horretan ezarriko da enpresek zein ordenatan bidaliko dituzten elkarrizketak egitera.
  • Horiek erabakiko dute zein hautagairekin geratu.
  • Ebaluazioa ikastetxearen eta enpresaren artean partekatuko da.
Garapen
  • Ikaslea heziketa-ziklo batean matrikulatzen da eta ikastetxean egiten du lehen maila.
  • Ekainean, ikastaroa amaitzean, enpresak prestakuntza- eta txandatze-kontratu bate do beka sinatzen du harekin, urtebeterako.
  • Bigarren ikasturtean, langileak lana eta prestakuntza bateratzen ditu, eta ezingo du enpresako hitzarmenak ezartzen dituen urteko orduen % 65 baino gehiago eman lanean.
  • Ikasleak enpresan egiten duen lanak lotura estua izango du ikasi duen heziketa-zikloaren lanbide-profilarekin.
  • Ebaluazioa ikastetxearen eta enpresaren artean partekatuko da.
Kontraturen aukerarekin
  • Kontratu-motak, nahitaez, txandatze-prestakuntzaren kontratua izan behar du.
  • Ezin da gaueko lanik egin, ezta aparteko ordurik edo txandaka lan egin ere.
  • Enpresak bere hitzarmenaren arabera ezartzen du soldata (erreferentzia ez da inoiz izango lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa), eta benetan lan egindako ordu-kopurura egokituko da.
Bekaren aukerarekin
  • Ezin da gaueko lanik egin, ezta aparteko ordurik egin ere.
  • Ez dago adin-mugarik.
  • Enpresak ezartzen du soldata (erreferentzia ez da inoiz izango lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa), eta benetan lan egindako orduen kopurura egokituko da, orduen % 60 baino gutxiago lan egiten duten hilabeteetan izan ezik (araudiak ezartzen du hilabete horietan soldataren % 60 kobratzen dela). Bekak ez daude hitzarmenari lotuta, non eta ez dauden hitzarmenean araututa.
Informazio gehiagorako