Titulu honen konpetentzia orokorra da mikroinformatika-sistemak, bakartuak edo sarekoak, eta ingurune txikietako sare lokalak instalatzea, konfiguratzea eta mantentzea, horien funtzionaltasuna ziurtatuta eta ezarrita dauden kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko protokoloak aplikatuta.
Teknikariaren titulua lortu ondoren, lan-munduan sartu ahal izango zara edo ikasten jarraitu.
Lan-munduari: Profesional honek batez ere mikroinformatikako tresneria, sareak eta zerbitzuak oro har merkaturatzen, muntatzen eta konpontzen diharduten zerbitzu-sektoreko enpresetan, antolakundearen informatika-euskarriaren osagai moduan, edo kudeatzeko mikroinformatika-sistemak eta datu-sareak erabiltzen dituzten edozein tamaina eta produkzio-sektoretako erakundeetan egiten du lan.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
Beste ikasketa batzuetara: