Lege-abisu honek (aurrerantzean «lege-abisua») LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLAren (egoitza soziala Karmengo Andra Maria, 17, 01400 Laudio/Llodio eta IFK zk. S-4833001-C) www.laudioalde.eus Interneteko atariko (aurrerantzean «webgunea») zerbitzuaren erabilera erregulatzen du.
Oro har, LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLAren eta bere webguneko zerbitzu elektronikoen erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren pean daude.
Sinatzaileek beren-beregi egiten diote uko izan lezaketen foruari, eta GASTEIZKO epaitegi eta auzitegietara jotzeko konpromisoa hatzen dute kontratuaren baldintza hauen inguruko interpretazioan edo egikaritzean sortu litezkeen eztabaidak konpontzeko.
Erabiltzaileak badaki eta onartu egiten du webgune hau erabiltzeak ez dakarrela inola ere LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLArekin merkataritza-harreman bati hasiera ematerik.
Webgunearen titularra ez da identifikatzen kolaboratzaileek webgunean emandako iritziekin. Enpresak eskubidea izango du aurre-abisurik gabe webgunean egoki deritzen aldaketak egiteko; horrez gain, webgunearen bidez ematen diren eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, eta baita eduki eta zerbitzu horiek zerbitzarietan aurkeztuta edo lokalizatzeko modua aldatu ere.
Webgunetako edukia, diseinu grafikoa eta kodeak LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLAren jabetza intelektualekoak dira; horrenbestez, debekatuta dago horiek erreproduzitzea, zabaltzea, publikoki jakinaraztea, aldatzea edo webguneetako edukiarekin egin daitekeen beste edozein moldaketa egitea, iturriak aitortuz ere ez, LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLAren idatzizko baimena izatekotan izan ezik. Enpresaren webguneetako edukietan ageri diren merkataritza-izenak, markak edo edozein motatako ikurrak beren jabeenak dira, eta legez babestuta daude.
LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLAren webguneetan dauden loturen (esteken) xedea informazioa ematea da, eta ez da inola ere lotura horiek proposatzea, gomendatzea edo horiek ikusteko gonbita egitea.
2016ko apirilaren 27ko DBEOak aurreikusitakoari jarraikiz, LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLAK erabiltzaileari jakinarazten dio LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLAK berarentzat eta bere ardurapean sortutako datu pertsonalen tratamendu automatizatua darabilela erabiltzailearekiko duen harremana mantendu eta kudeatzeko lanak egin eta informazioa emateko. Honako baldintza orokor hauek onartzerakoan, erabiltzaileak ezinbesteko zenbait datu eman beharko dizkio LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLAri, hark bere zerbitzuak eman ahal izateko.
Xedea LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLAK erabiltzailearekiko duen harremana mantentzea eta kudeatzea da, baita informazioa ematea ere.
Gure zerbitzuetako batzuk espezifikoki adingabeei zuzenduta egongo balira, LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLAK gurasoen edo tutoreen baimena eskatuko du datuak jasotzeko edo, hala balegokio, datu horien tratamendu automatizatua egiteko.
LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLAK ez die hirugarrenei erabiltzaileen daturik lagako.
Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen babesaren inguruko informazioa jaso duela, eta, horrenbestez, LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLAk datu horiek era automatizatuan tratatzea onartu eta horretarako baimena ematen duela, betiere honako datu pertsonalen babeserako politika honetan jasotako forma eta xedeekin. Atariak eskainitako zerbitzuetako batzuek datu pertsonalen babeserako aurreikuspen espezifikoak dituzten baldintza bereziak izan ditzakete.