Titulu honen konpetentzia orokorra da galdaragintzako elementuak, tutuak, metal-egiturak eta metal-arotzeriako elementuak fabrikatu, muntatu eta konpontzeko prozesuak gauzatzea, soldatze, mekanizazio eta konformazioko teknikak aplikatuta, eta kalitateari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko zehaztapenak beteta.
Teknikariaren titulua lortu ondoren, lan-munduan sartu ahal izango zara edo ikasten jarraitu.
Lan-mundura: Lanbide-irudi honek galdaragintza, arotzeria eta egiturako produktuak fabrikatu, konpondu eta muntatzeko industrietan dihardu, metal-eraikuntzen, ontzigintzaren eta garraio-ibilgailuen fabrikazioaren azpisektoreekin lotuta eta industria-sektorearen barruan.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
Goi-mailako beste ikasketa batzuetara: Batxilergoan, Zientzietan eta Teknologian sartzea.