eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
Goi-mailako heziketa-zikloa

Mekatronika industriala

Konpetentzia orokorra

Titulu honen konpetentzia orokorra da sistema mekatroniko industrialak konfiguratzea eta optimizatzea, eta horiek muntatzeko eta mantentzeko lanak planifikatzea, gainbegiratzea eta/edo gauzatzea, betiere kalitatearen, segurtasunaren, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumenarekiko errespetuaren arloko protokoloak jarraituta.

Euskara

Ethazi

Duala

Espezializazio sarbidea

Erasmus

Iraupena

2.000 ordu

Maila

Goi-mailako LH.

Lanbide-arloa

Instalazioa eta Mantentzea

Lantokiko prestakuntza

400 ordu

Sartzeko baldintzak

Titulu hauetakoren bat izatea:
  • Batxilergoko titulua
  • Unibertsitate-titulua
  • LHko goi-mailako teknikariaren titulua
  • BBB titulua
Gainditu izana:
  • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila
  • UBI edo PREU
  • Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba
  • 25 urtetik gorakoentzako sarbide unibertsaleko proba
Idatzi informazio gehiago jasotzeko
Prestakuntza-plan
Irteera profesionalak

1. maila

ModuluakOrduak
Sistema hidraulikoak eta pneumatikoak132 h.
Sistema elektrikoak eta elektronikoak132 h.
Makina-elementuak99 h.
Fabrikazio-prozesuak165 h.
Sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa132 h.
Sistemen integrazioa231 h.
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala 1120 h.

2. maila

ModuluakOrduak
Sistema mekanikoak160 h.
Sistema mekatronikoen konfigurazioa160 h.
Mantentze-lanen eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa100 h.
Sistema mekatronikoen simulazioa80 h.
Mekatronika industrialeko proiektua50 h.
Ingeles teknikoa40 h.
Enpresa eta ekimen sortzailea60 h.
Lantokiko prestakuntza360 h.

Teknikariaren titulua lortu ondoren, lan-munduan sartu ahal izango zara edo ikasten jarraitu.

Lan-mundura: Titulu hau lortzen duten pertsonek sistema mekatronikoak edo makineria, industria-tresneria eta linea automatizatuak garatzera eta gainbegiratzera, eta horien proiektuak garatzera, zuzentzen diren enpresetan, batez ere pribatuetan, egiten dute lan, beren kontura edo besteren kontura.

Hauek dira okupazio eta lanpostu garrantzitsuenak:

  • Makineriako eta industria-tresneriako instalazioak mantentzeko prozesuak planifikatzeko eta programatzeko teknikaria.
  • Makineriako eta industria-tresneriako instalazioen muntaia-taldeko burua.
  • Makineriako eta industria-tresneriako instalazioen mantentze-taldeko burua.