Lanbide Heziketa Arautua lau mailatan antolatuta dago, hau da: Oinarrizko-mailako, Erdi-mailako, Goi-mailako Heziketa Zikloak eta Espezializazio-ikastaroak. Era berean irakaskuntza hauek hainbat arlotako lanbide-moduluetan egituratzen dira (gaiak edo irakasgaiak izango direnak): konpetentzia-atalekin lotzen direnak, zeharkakoak, laneko prestakuntza eta orientabidea, enpresa eta ekimen sortzailea, eta lantokiko prestakuntza.