Espezializazio-ikastaro honen konpetentzia orokorra da produkzio-prozesuak egokitzeko proiektuak garatzea eta kudeatzea, produkzio-helburuak identifikatuta, errendimenduaren funtsezko adierazleak (KPIak) kontuan hartuta, eta ekoizpena kontrolatzeko teknologia aurreratuak eta kalitate- eta segurtasun-eskakizunak aplikatuta.
Lan-mundura: Espezializazio-ikastaro hori gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria lortu duten pertsonek industria-ekoizpenaren sektoreko enpresa publiko eta pribatuetan jardun ahal izango dute, betiere automatizazio-osagai garrantzitsua badute eta beren jarduerek eragiketa- eta kudeaketa-sistema digital guztiak integratzeko joera argia badute.