eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
Laudioalde

Zerbitzuak

Laudioalde Lanbide Eskolak zerbitzu-sorta interesgarria eskaintzen die ikasleei eta beren familiei, ikastetxean emango duten denbora errazteko.

Hala, plataformetarako edo webguneetarako sarbidea izan eta hainbat izapide administratibo egin ahal izango dituzte, hala nola ziurtagiri digitalak lortu, behin-behineko izen-emateak egin, ebaluazio-datak jakin edota testuliburuak topatu.

Orobat, ikastetxeak ikasleei norberari egokitutako jarraipena egingo dieten langileak ditu; hala, ikasleei beren gaitasunak zehazten lagunduko diete.

Lanbide-orientazioa

Laudioaldeko Lanbide Informazio eta Orientazio Departamentutik laguntza akademiko, pertsonal  eta profesionala eskeintzen diegu ikasle eta ikasle ohiei, familiei eta ikastetxera hurbiltzen diren gainerako pertsonei.

Zer ikasi ez badakizu, zure prestakuntza-ibilbidea edo ibilbide profesionala aukeratzeko zalantzak badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Zertan lagundu zaitzazkegu?

 

Orientatzailea:
ikersotes@laudioalde.eus

Bekak

Unibertsitatekoak ez diren ikasleentzako beken eskaera deialdian adierazitako epean egin behar dira.

Enlace: Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko bekak eta laguntzak

Ikasgunea

IKASGUNEA Familien Ataria online plataforma da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak abiatuta, ikasleentzat eta beren familientzat da, xedea izanik zuzeneko komunikazio-kanal arina sortzea, besteak beste gestio hauek egin ahal izateko:

• Ikaslearen datu pertsonalak ikusi eta aldatu.
• Notak, historia akademikoak eta ikasketa-ziurtagiriak kontsultatu.
• Behin-behineko izen-ematea eta matrikula egin.
• Egiaztagiri digitalak deskargatu.

Enlace: Ikasgunea

Ekintzailetza

Laudioalde Lanbide Eskolatik berrikuntzaren eta sormenaren kultura sustatzen dugu, ikasleak aukerak identifikatzeko, negozio-ideiak garatzeko eta gizartean eragin positiboa izan dezaketen proiektuak gauzatzeko prestatuz, autonomia, erresilientzia eta motibazioa uztartuz, hazkunderako eta arrakasta pertsonal eta profesionalerako funtsezko elementu gisa.
Horretarako, bi arlo lantzen ditugu: Ikasenpresa eta Urratsbat
Ikasenpresa Azokaren bideoa